Azken asteetan, Alcampok gutun batzuk eman dizkie bezeroei, gogobetze inkesta batekin. Inkesta hori gaztelaniaz hutsez dagoela salatzeko, EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeko herriko kideek, ekimena burutu zuten ostiralean. Bertan, merkatalguneak gaztelania hutsez ateriko kartelen kopia erraldoiak itsatsi zituzten, “egoera hau salatzeko”.
Horrez gain, herritarrak animatu dituzte, “euskaldunon hizkuntza eskubideak aldarrikatzera”.