Korrikaren barruko mus txapelketako Oarsoaldeko kanporaketa jokatzen ari dira une honetan Errenteria-Oreretako Landare elkartean. Bertan, eskualdeko lau herrietako kanporaketetan onenak izandakoak ari dira lehian, eta irabazleek herrialdeko neurketetarako sailkapena lortuko dute. Hurrengo asteburuan izango da Gipuzkoako finala.
Korrikaren aldeko jaia egin behar zuten gaur Errenteria-Oreretan, baina eguraldiagatik, eta mus lehia salbu, beste ekimenak bertan behera utzi dituzte.