Alba Hernandez, Izaskun Martin eta Itzel Torres
Aztertu ibaien eta itsasoaren ikerketarako egitasmoaren barruko marrazketa eta ipuin lehiaketetan hori sari eskuratu dituzte Antxoko La Anunciata ikastetxeko ikasleek. Azterkosta 2012ren barruan, 16 urtetik gorakoen kategorian, Alba Hernandezek marrazketako lehen saria lortu zuen, bigarrenez gainera. Azterkostan ere, baina 12-16 adin tartekoen ipuinen kategorian, berriz, Itzel Torresek lehen saria ere lortu zuen,
La leyenda de Irrio lanagatik. Gainera, Azterturen barruko Ibaialde 2012 egitasmoaren marrazketa lehiaketan, Izaskun Martinek irabazi zuen 16 urtetik gorakoen kategorian; Martinek ere bigarrenez jaso du sari hori.
Azterturen barruko Ibaialde eta Azterkosta egitasmoen barruan Oiartzun eta Molinao ibaiak nahiz Pasaiako itsasertza ikertzen daramatzate hainbat urte La Anunciatako ikasleek, eta horren baitako marrazketa eta ipuin lehiaketetan parte hartzen. Horien helburua da ikasleak bere ingurune naturalarekin sentsibilizatzea eta natura baloreez jabetzea.