Martxoaren 9an emango dituzte Mariasun Landa sariak
Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak jakinarazi du martxoaren 9an emango dituztela Mariasun Landa sariak. Errenteria-Oreretako emakumeen lorpenak, ibilbidea eta herriari eginiko ekarpena azaleratzea da egitasmo honen helburua. 12:00etan egingo dute bi sariak emateko ekitaldia, Xenpelar Etxean: Emakumezkoei Begirada Onerari Saria, eta Emakumezkoen Begirada Onenari Saria. Aurretik, 11:00etatik aurrera, kalea girotzeko Atsoak dantzan antzerkia ikusteko aukera izango da Foru plazan.
Antolatzaileek jakinarazi dute denera zortzi lan aurkeztu dituztela sarietarako, zazpi euskaraz eta bakarra gazteleraz. Egileei dagokienez, bost emakumeak izan dira eta gainontzeko hiruak gizonak. Lan gehienak Errenteria-Oreretakoak edo inguruko herrietako egileenak izan dira, baina bada bat Euskal Herritik kanpoko egile batek egin duena.
Sarien banaketan Gema Lasarte EHUko irakasle eta ikerlari errenteriarrak Mariasun Landaren lanak irakurtzeko gonbita egingo du Landaren ipuin bat irakurriz, eta musika nahiz luntxa ere egongo dira.
Bestalde, Berdintasun Kontseiluko kideek jakinarazi dute otsailaren 28tik martxoaren 9ra Xenpelar Etxean udal tailerren egindako patchwork-ekin erakusketa jarriko dutela.