Kalean Kantuz itzuliko da igandean San Pedro kalera
Igandean, hilak 24, Kalean Kantuz ekimena egingo dute Portu auzoan, 12:00etan San Pedro kaleko Azeri Elkartearen egoitza paretik hasita. Ekitaldia irekia da eta euskal kantuen zale guztiei dei egin diete, parte hartzeko. Hilabetero egiten dute Kalean Kantuz, laugarren igandean.
Udal Euskara Zerbitzutik gogorarazi dutenez, bertaratutakoen artean kanta-sortak banatuko dituzte, ekitaldian abestuko dituzten abestiekin.