Jose Antonio Santano: "Donostialdeko Metroa gelditzeko erabakia ez da serioa"
Eusko Jaurlaritzak Donostialdeko Metroaren barruko egitasmoak gelditu dituela eta, Jose Antonio Santano alkateak adierazpenak egin ditu: “Ez da erabaki serioa, eta arinegi hartu da”. Santanoren arabera, Donostialdea eta Irun arteko loturak “nabarmen” hobetuko lituzke metroak, “eta enpresentzako nahiz enpleguarentzako onuragarria izango litzateke”. Gipuzkoarako “egitasmo estrategikoa” zela esan du alkateak.