Jai irudimentsu eta parte hartzaileen aldeko apustua egin du Lezoko jai batzordeak
Lezoko jai batzordeak Mendekosteak antolatzen hasteko lanari ekin dio eta lehen bilera egin du aste honetan bertan. Jai irudimentsu eta parte hartzaileen aldeko apustua egin dute jai batzordeko kideek, “egoera ekonomikoa ikusita inoiz baino beharrezkoagoa delako egitarau irudimentsua eta herrikoia osatzea, eta hori izango da gure helburua”.
maiatzaren 17a eta 19a bitartean ospatuko diren Mendekosteei begira hainbat moldaketa proposatu ditu batzordeak. besteren artean, herri kirolen ikuskizuna herriko kuadrilen arteko lehia bilakatuko dute, “orain urte batzuk egiten zen lehia berreskuratzeko”. Haurrei begirako ekitaldietan, berriz, haur jolasak guraso talde batek antolatuko dituela azaldu dute jai batzordeko kideek”.
Jai batzordetik herritar guztiak deitu dituzte hurrengo bilerera hurbildu eta jaien antolaketan parte hartzera.