Astebururako elurte eta izotzaldi arriskua dagoela eta, Errenteriako Udalak horren aurrean udal zerbitzuen protokoloa ezarri du. Horretarako honako neurriak aurreikusi dituzte:
- Kamioiekin herriko errepideetan zehar gatza botatzea, bereziki zonalde aldapatsuetan.
- Zubi, pasabide eta igogailuen atarietan gatza botatzea, batez ere Iztietan.
- Herriko auzo elkarteen lokal bakoitzean hamar gatz zaku uztea, auzotarrek beharren arabera erabil ditzaten. Perurena eta Zamalbide auzoetan kalean utziko dituzte zakuak.
- FCCren kamioia eta udaleko hondeamakina mistoa, behar balitz, etenik gabe ariko dira errepideetako elurra kentzen.