Azken Alabortza Eguna 2012ko ekainaren 16an egin zuten
Sanjuandarrek Alabortzarako zein aurreproiektu nahi duten erabaki dute, udalarekin batera abian jarritako parte hartze prozesuaren ondorio bezala. Finean, Donibaneko eremu hori herritarren erabilerarako eta aisiarako egitasmoa da herritarrek udaleko zerbitzuekin batera adostu, eta onartu zutena. Hilaren 16an eman zioten sanjuandarrek baiezkoa arkitektoak, herritarren ekarpenekin, egindako aurreproiektuari. Laburbiduz, honakoak jaso dituzte egitasmo horretan: inguru hori ahalik eta garbien mantendu behar da: bertan izen kai zaharraren arrastoak baliatu behar dira; hondartzako harriak kendu behar dira; irisgarritasuna hobetu behar da; oinarrizko zerbitzuak (dutxak, hondakinentzako ontziak eta bestelakoak) jarri behar dira.
Orain, beraz, beste fasean sartu da Alabortzarako egitasmoa. Izan ere, herritarrek eta udalak adostu dute zer egin nahi duten bertan, baina orain zonalde horren gainean eskumena duten erakundeek (Jaurlaritzak, aldundiak, Itsasoko Kapitaniak, Portu Agintaritzak, Urak erakundeak eta Itsasertzen mugaketa arduradunak) baiezkoa eman behar diote egitasmoari, hala nahi badute ekarpenak eta zuzenketak iradokiz. Udalak erakunde horiei datozen egunetan igorriko die egitasmoa, eta prozesu hori bukatzen denean egikaritze egitasmoa idatziko da.
Sanjuandarrek aspalditik daramate Alabortzako herritarren erabilerarako izan dadin eskatzen, zonaldea biziberritzea eskatzen, alegia. Besteak beste, hori eskatzeko, Alabortza Egunak egin dituzte Bonantza Auzo Elkartearen ekimenez. Udalak, aldundiarekin egindako hitzarmenari esker, diru partida lortu zuen hura berrantolatzeko, eta egindako parte hartze prozesuaren ondorioz jada sanjuandarrek erabaki dute zer egin nahi duten bertan.