Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea ireki dute Oiartzunen
Udalak jakinarazi du ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekita dagoela, apirilaren 20a arte.
Udalak gogorarazi duenez, “euren kontu korrontearen zenbakia helbideratua ez dutenek, udaletxeko kontu-hartzailetzara joan behar dute ordainketa egitera”. Helbideratuta daukatenei, berriz, martxoaren 20an kobratuko diete tasa.
Ordainketa uraren eta estolderiaren tasaren urteko lehendabiziko lauhilekoari dagokio.