Oiarpeko pilotariak, Doneztebeko finalean
Larunbatean, Oiarpeko hiru pilotarik Doneztebeko Txapelketako (Nafarroa) finala jokatuko dute. Andoni Ugalde eta Iñigo Ugalde oiartzuarrek, Ander Imaz oiartzuarraren eta Goikolea amurriotarraren kontra jokatuko dute, 16:30ean hasi eta hirugarren partidan.
Igandean, berriz, Euskal Herriko Txapelketako bi finalerdi izango dira Madalensoro pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Lehenengo partida, Gazte Mailakoa izango da banaka. Andoni Ugalde, joaneko 22-17ko emaitzari buelta ematen ahaleginduko da, finalera pasatu ahal izateko. Bigarren partida, 22 urtez azpikoena izango da. Bertan, Iñigo Ugaldek Guaritsi amurriotarraren kontra jokatuko du. Joanekoan 22-17 irabazi zuen Ugaldek, eta hori mantentzen saiatuko da itzulikoan.
Bi partida “polit eta ikusgarri” izango direla jakinarazi dute Oiarpeko kideek. Hala, jendeari gerturatzeko gonbita egin diote.