Lezoko euskarazko irakurketa klubak saioa egingo du astelehenean
Garazi Kamio idazlearen Beste norbaiten zapatak lana izango dute hizpide datorren astelehenean euskarazko irakurketa klubeko solasaldian parte hartzen dutenek. 18.30ean izango da solasaldia liburutegian bertan.
Euskarazko irakurketa klubaren hurrengo saioa apirilaren 29an izango da. Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian liburuaren gainean ariko dira orduan. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 8tik 12ra bitartean pasa beharko dute udal liburutegitik liburua jasotzera.
Gaztelaniazko irakurketa kluba
Gaztelaniazko irakurketa klubaren urteko bigarren saioa martxoaren 26an egingo dutela jakinarazi dute, bestalde, antolatzaileek. Ian McEwan idazlearen Solar liburuaren gaineko gogoeta egingo dute azken horiek. Saioan parte hartu nahi duten lagunek liburutegian jaso dezakete liburua martxoaren 4tik 8ra bitartean.