Sortuk antolatuta, Euskal Herriko, Kataluniako eta Eskoziako independentzia prozesuen gaineko gogoeta egiteko hitzaldia emango dute Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareko bozeramaileak, Txente Rekondo nazioarteko adituak eta Ferran Espada
El Punt egunkariko zuzendari ondoko eta analista politikoak. Gaur da hitzaldia, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Bakoitzak zer esango duen aurreratu diote Ariznabarretak, Rekondok eta Espadak OARSO BIDASOKO HITZA-ri.
- Txente Rekondo: “Eskoziak prozesu guztia kontrolatzea lortu du”
- Txutxi Ariznabarreta: “Utopiatik errealitatera urratsa egin du independentziak Euskal Herrian”
- Ferran Espada: “Azken urteetan subiranotasunaren aldeko mugimendu sismikoa gertatu da Kataluniako gizartean”