Casi eta Angulo podiumera igo dira Burgoseko txakurkros lehian
Txakurkrosa Oarsoalden taldeko kideak ongi ibili dira Burgosen ere, eta Naiara Casi eta Iban Angulo lehen hiru postuetan geratu dira podiuma zapalduz. Casi hirugarren izan zen emakumeen senior mailan, eta Angulo, berriz, bigarren bikejoring modalitatean, bi txakurrekin. Irabazteko aukera handiak izan zituen, baina frenoetan izan zuen arazo baten ondorioz, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Lasterketa hori Espainiako Kopako puntuagarria izan zen.