Abaraxkako bazkideen urtebetetzeak bihar ospatuko dituzte
Abaraxka Udal Ludotekan, hilabete horretan urteak bete dituzten bazkide guztien urtebetetzeak ospatzen dituzte hilaren bukaeran. Otsaileko urtebetetze festa, baina, aurreratu egin dute. Datorren ostiralean egin behar zuten, baina azkenean bihar egingo dute, 16:30etik 19:30era.