2025era begirako plan estrategikoaren lehen fasea bukatu da, eta horri buruzko
txostena dagoeneko eskuragarri dute herritarrek sarean. Lehen fase horretan diagnostikoa landu dute, “Errenteria-Oreretako egungo egoera, kezka nagusiak zeintzuk diren eta etorkizunari aurre egiteko gaitasuna”.
Lau zatitan banatzen da txostena, lehenengoan, egungo egoeraren gaineko gogoeta bat egiten da herriaren adierazle nagusiak aintzat hartuta. Bigarrenean, berriz, 400 etxetan egin diren Herritarren Pertzepzio Inkestaren emaitzak bildu dituzte. Herritarren kezkak eta etorkizunera bidean lantzea gustatuko litzaieken alorrak hauteman dituzte horren bidez.
Hirugarren eta laugarren zatian, berriz, gaikako batzordeetan bildutako ondorio nagusiak jaso dituzte.
Bigarren fasea, berriz, lehen seihilekoan garatzea espero dute. Bertan, plan estrategikoaren helburuak eta garatu beharreko ekintzak zehaztuko dituzte. Behin hori bukatuta, plan estrategikoaren behin betiko ondorioen berri emango dute.