Kale Nagusia itxiko dute ur hornidurako aberia bat konpontzeko
Datorren astean Kale Nagusia itxi egingo dute, eliz parrokiaren atariaren aurrean konponketak egiteko. Galtzada-harriaren azpitik ura ateratzen ari da eta konponketak egiteko moztuko dute kalea. Udaletik esan dutenez, Txingudiko Zerbitzuak-eko langileek hiru egun beharko dituzte konponketak egiteko.
Bitartean, obrak hasten direnean, alde zaharretik autoz ateratzeko Denda kaletik atera beharko da, handik Juan Laborda kalera eta bertatik Javier Ugarte kalera. Leiba generala kaleko aparkalekutik Murrua eta Kale Nagusirako bidea itxita egongo da.