Irungo Udalak harrera ofiziala egingo dio larunbatean (hilak 23) Julen Aginagalde eskubaloiko munduko txapelduna Espainiako Selekzioarekin. 12:00etan hasiko da ekitaldia: aurreskua dantzatuko diote eta ondoren areto nagusira joango dira. Ekitaldia irekia da.
Jose Antonio Santano Irungo alkatearen hitzetan, “ohore bat izango da munduko txapeldun irundar bat udaletxean hartzea. Gogo handia dugu berarekin egoteko eta merezi duen omenaldia egiteko. Azken batean, hiri osoaren izenean zorionduko dugu eta Irungo banderaren keinu polita eskertu. Irundar guztiok gure oroitzapenean gordeko dugun keinua izango da ziurrenik”.
OARSO BIDASOKO HITZAk
elkarrizketa egin zion Julen Aginagalderi.