
2003ko otsailaren 20ko irudia da honakoa, Martin Ugalde parkekoa
Gaur beteko dira hamar urte Guardia Zibilak, Juan del Olmo epailearen agindua jarraituz,
Euskaldunon Egunkaria itxi eta horren harira hamar lagun atxilotu zituenetik. Xabier Oleaga errenteriarra, Luis Goya (2006an hil zen) eta Xabier Alegria lezoarrak, nahiz Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Inma Gomila (2006an hil zen), Fermin Lazkano, Pello Zubiria eta Txema Auzmendi izan ziren atxilotuak, eta bost egunez inkomunikatuta izan ondoren, torturak jasan zituztela esan zuten. Ordutik,
Egunkaria-ren eta euskal prentsaren aldeko aldarria lau haizetara zabaldu zen, eta horren erakusle da itxiera eta atxiloketak izan eta gutxira Donostian egin zen manifestazio erraldoia.
Handik aurrera espetxeratzea, epaiketa eta absoluzioa gertatu ziren. Baina hala ere, auzi ekonomikoak oraindik zabalik darrai.
Berria.info gaiaren gaineko jarraipen zabala egiten ari da, xehetasun guztiekin.