Arraztalo elkarteak, hitzaldia antolatu du astearterako (hilaren 26rako):
Gaixotasun psikokoak. Botikaz gain, zer? Xabier Lertxundi izango da hizlaria, Irungo Osasun Mentaleko zentroko arduraduna. 19:00etan hasiko da solasaldia, Manuel Lekuona Bibliotekan.
Hitzaldiaren helburua, Arraztalok jakinarazi duenez, “gaixotasun psikikoari buruzko ikuspuntu berri bat ematea izango da, botikez gain aurki ditzakegun irtenbideak nabarmenduz”.
Gai horietan interesatuta dagoen edozeini gonbita luzatu diote hitzaldira joateko: “Gure nahia hitzaldia bakarrizketa izan beharrean, elkarrizketa lasai eta sosegatua izatea da, parte hartzea bultzatuz. Animatu!”.
Bigarrena
Hitzaldi sorta bat antolatzea da Arraztalo elkartearen asmoa. Lehenengoa urtarrilean eman zuen
Gurutz Linazasoro medikuak. Lertxundirena sorta horretako bigarrena izango da.