EIO orkestrarako hautatu dituzte Errenteria Musikaleko hiru ikasle
Euskadiko Ikasleen Orkestran parte hartzeko hautatu dituzte Errenteriako Musikal kontserbatorioko hiru ikasle: Maider Quintanilla (biolina, 3. maila), Jon Patxe (perkusioa 4.maila) eta Manu Gagne (perkusioa, 6. maila). Datozen asteetan hainbat kontzertutan parte hartuko dute EIOrekin batera. Tartean, Irungo Amaia kultur zentroan joko dute, apirilaren 20an.
Duela zazpi urte jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzak 12-18 urteko ikasleek osatutako orkestra sinfonikoa, ikasleei kontserbatorioan egindako lanetik aparte, beste bultzada bat emateko eta Europa mailan ematen diren antzeko esperientziekin parekatzeko. Gaur egun, dagoeneko erreferente bat bihurtu da ikasleen orkestra. Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo ere eman izan ditu kontzertuak EIOk, hala nola, Zaragozan, Madrilen, Bartzelonan, Frantzia, Belgikan eta Venezuelan. Aurten, Kolonbian izango da, Bogotako gazte orkestrarekin batera.
Oraingoz zehaztuta dituzten kontzertuak hiru dira: Irungo Amaia KZ-az aparte, Bilbon (Campos Antzokian) eta Gasteizen (Kontserbatorioan).