197/2006 doktrinaren kontra, etzi, Antxon
Antxoko Herrira-k hilabeteko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo du etzi, 20:00etatik aurrera, Gure Zumardian. 197/2006 doktrinaren kontrako mezua zabalduko dute bereziki euskal presoen eskubideen aldeko mugimendukoek, eta jakinarazi dute Harremantxo taldeak “ekarpena” egingo duela.