Santa Agedatik Beizamara joango dira Haurtzaroko mendizaleak
Iganderako mendi irteera antolatu du Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak. Gipuzkoa erdialdeko Bidania eta Beizama artean dauden bi mendi bisitatuko dituzte: Illaun eta Urraki. Horretarako, Santa Agedatik Beizaramaino ibilaldia egingo dute.
Santa Ageda gainetik abiatuko dira, eta GR34 ibilbidea jarraituta, Illaunera gerturatuko dira, bertako gurutzeraino (823 metro). Aldapan behera, aurreko ibilbidea jarraituko dute eta berriro gora egingo dute Urrakiko gailurrera (821 metro). Azkenik, Beizamara joango dira. Hiru ordu inguruko ibilaldia izango da.
Mendizaleak, 08:30ean aterako dira igandean ikastolako aparkalekutik, autobusean. 13:30ean itzuliko dira. Irteerarako, ikasleek 5 euro ordaindu behar dituzte, eta helduek 8. Izena ikastolako idazkaritzan eman behar da.
Mendi taldeko kideek, aldatzeko arropa eramatea gomendatu dute.