Martxoa baino lehen amaituko dute Soroetako lana
Portuko lanekin batera herrian egiten ari diren obra handiena da Soroeta auzoko berriritartzea —bien artean 8 milioi euroko aurrekontua dute— eta, aste honetan bertan udaletik aurreratu dutenez, hilabete honetan lanak amaitzea espero dute. “Ia gehiena amaituta dago, kale guztiak berriritartu egin dira, kirol gunea eginda dago eta azken ukituak jasotzen ari dira une honetan”, esan dute.
Pilotalekuaren ondoan komun publiko bat jarri dute dagoeneko, herriko lehena, eta pilotalekua margotu eta sabaia konpondu dute. Obrak amaituta, inaugurazio ekitaldia egingo dute, “otsailaren amaiera”.