Padilla, San Martin eta Eguzkitza, gaurko agerraldian
Manuel Padillak jaso du 2012ko Irungo Jose Antonio Loidi Bizkarrondo beka: ikerketak egiteko beka da, euskaraz. Hala, Padillak —jatorriz Kordobakoa da— Zuberoako pastoral baten gaineko ikerketa egingo du 2013an zehar, honako izenburuarekin: Santa Elizabet Portugalekoa (1750): lehenbiziko pastoralaren ikerketa eta edizio kritikoa. Bekaren irabazlearen arabera, idatzita jasota dagoen lehenengo pastoralaren gaineko ikerketa egingo du —kopia bakarra dago gainera, Baionako artxibategian—, “euskara jantzi eta ederrean dago”, baina ikuspegik literariotik aztertuko du, “pastoralaren egilearen irizpideak mantenduz, eta ikerketa ikuspegi filologikotik eginez”. Saiorako metodologian egungo teknikak eta antzinakoak uztartuko ditu. Pastoralek genero bezala izan duten bilakaera ere aztertzeko asmoa du Padillak, “Zuberoako euskara ondarea balioztatzeko”. Gaur goizean eman dute izendapenaren berri.
Zortzi lanen artean aukeratu du epaimahaiak Padillarena. Iban Eguzkitza Udaleko Euskara teknikariaren arabera, maila altuko lanak ziren denak, eta eskerrak eman dizkie parte hartzaileei. Udaleko Euskara Arloko zinegotzi Fernando San Martinek esan duenez, beka “euskaraz ikerketa zientifikoa zabaltzeko” tresna da, “Jose Antonio Loidik hainbeste maite eta sustatu zuen hizkuntzaz”. Ondokoak Manuel Padillaren hitzak dira.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.