Elkarte errepublikanoa sortzeko bilera egingo dute etzi Errenterian
Hainbat herritarrek bilera antolatu dute etzirako Errenteria-Oreretan elkarte errepublikano bat sortzeko. Etzi bilduko dira, 17:00etan, Ezker Anitzaren bulegoan (Oria 2, behealdea, Musika Plaza). Elkartea balore errepublikanoen “defentsa, hedapena eta sustapena” egitera zuzenduko dela jakinarazi dute.
Zentzu horretan, errepublikaren baloreak oraindik indarrean daudela esan dute: “Giza eskubideen defentsa unibertsala, publikoaren aldeko defentsa, berdintasuna, independentzia judiziala, laikotasuna, elizatik kanpoko hezkuntza publikoa, herrien zilegitasuna euren etorkizunaren jabe izateko eta gatazkak gerrara jo gabe konpontzeko borondatea”. Era berean, elkarte “ireki eta plurala” sortu nahi dutela jakinarazi dute, “uler dadin errepublikaren alde egiteak bat egin pentsatzeko askotariko moduekin bat egin dezakeela”.
Horrez gain, apirilaren 14era begira, ekitaldiak antolatzeko asmoa azaldu dute.