Altamira Puente hil da, Antxoko liburutegiaren bultzatzailea
Atzo hil zen Donostian Altamira Puente Altita. 1960tik 1993ra Antxoko liburutegiaren arduraduna eta bultzatzailea izan zen, eta bere lanari zegozkion zereginak egiteaz gain, Antxoko haur eta gazteen artean literatura zaletasuna bultzatzeko ahalegina egin zuen. Horren erakusle da Pasaia Hiria Olerki Lehiaketaren sustatzaileetakoa izan zela. Horregatik, txapelketa horren gaztelerazko sariari bere izena jarri zioten; euskarazkoa Xabier Portugal omentzeko da.