Sorturen aurkezpen ekitaldira joateko deia egin dute
Larunbatean (hilaren 23an), Sorturen lehen kongresu eratzailea egingo dute. Biltzarra Iruñeko Baluarten izango da, eta herri eta auzo batzarretan hautaturiko 450 ordezkari inguruk hartuko dute parte.
Herriko ezker abertzaleak, aurkezpen ekitaldira joateko deia egin du. Bertara joateko autobusetan izena emateko zerrendak Garmendi txokolategian eta Amazkar eta Makutxo tabernetan daude, gaurtik aurrera.
Autobusa, 15:30ean aterako da larunbatean, Manuel Lekuona Bibliotekaren paretik.