Etzi, Oiartzun Irratiko
Kirolez blai! saioan, OKE Oiartzun Kirol Elkarteko goi mailako bi taldeen ligaz ariko dira. Batetik, Joxe Migel Lopez esatariak zehaztu duenez, “Ohorezko Erregionaleko taldearen denboraldi bikaina” errepasatuko dute; eta bestetik, “nesken Bigarren Mailako taldearen balantzea” egingo dute.
Saioa ohi bezala, 13:15ean emango dute FM107an eta
www.oiartzunirratia.org webgunean. 20:30ean errepikatuko dute.