Joan den larunbatean Errenteriako I. Indoor Triatloia jokatu zuten Fanderiako kiroldegian, eta Maialen Garmendia eta Beñat Lekue izan ziren txapeldun. Taldeka, berriz, Miguel Maza, Iker Leonet eta Kerman Gomezek osatutako taldeak irabazi zuen. Guztira, 42 lagunek parte hartu zuten. Triatloian 500 metro egin zituzten igerian, 10 kilometro bizikleta estatikoan eta Fanderiako bidegorrian 3,5 kilometro egin zituzten lasterka.
Norbaitek triatloiko argazkiak ikusi nahi izanez gero, udal kirol patronatuaren
webgunean aurkituko ditu
Argazkiak atalean.
Udal Kirol Patronatuak, bestalde, eskerrak eman zizkien Minbiziaren Aurkako Eguna zela eta, elkartasuna adierazteko arrosa koloreko zerbait jantzita eraman zuten guztiei.
Sailkapena
Emakumeak
- Maialen Garmendia
- Naiara Casi
- Leire Garmendia
Gizonak
- Beñat Lekue
- Jon Elkano
- Joseba Perez
Taldeak
- Miguel Maza, Iker Leonet eta Kerman Gomez
- Gotzon Bidaurre, Beñat Lekue eta Iñaki Lopetegi
- Ibon Basterrika, Eukene Ruiz eta Marcelo Carrizo