Sariak lortu zituztenak
Ostiral gauean Korrikaren aldeko mus txapelketa jokatu zuten Antxoko Kamio tabernan. Denera, 11 bikotek eman zuten izena, eta antolatzaileen arabera giro ona izan zen. Kin-Xabi bikoteak irabazi zuen lehia —Kamion afaria irabazi zuten—, Erlantz eta Imanol izan ziren bigarrenak –bi botila ardo, gazta bat eta urdaiazpiko bandeja eraman zuten— eta hirugarren postuan Iker eta Gorka gelditu ziren —Esne Beltzaren eta Gatiburen disko bana jaso zituzten—.