I. Zaharkinen Azoka egingo dute martxoan Ficoban
Gipuzkoako I. Zaharkinen Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra Ficoban, Curiosity Antic enpresak antolatua. Euskal Herriko eta nazioarteko 40 erakustoki inguru jarriko dituztela iragarri dute antolatzaileek, eta bertan, 40 urte baino gehiago dituzten bitxiak, arropa, liburuak, zeramika, jostailuak, altzariak eta Vintage objektuak izango dira.
Salmenta zuzeneko azoka izango da, eta sektoreko profesionalek, dekoratzaileek eta bildumazaleek ez ezik, bisitari orok eros ditzake piezak. Enkanteak ere egingo dituzte.
Sarrera orokorraren prezioa hiru eurokoa izango da, eta 12 urtetik beherakoak heldu batekin badoaz doan sartuko dira. Martxoaren 22an (ostirala) 17:00etatik 21:00etara irekiko dute azoka, eta martxoaren 23 eta 24an 11:00etatik 21:00etara.