Hiru film emango dituzte Irunen Ekozinemaldiaren barruan
Errenteria-Oreretaz gain, Irunen ere emango dituzte Ekozinemaldiaren barruko filmak datozen egunetan. Hain zuzen, hilaren 27 eta 28an izango dira Oky Doky jatetxean (Puianan) 18:30etik aurrera. Asteazkenean Los Nahua eta Euskal Herria: la deuda oculta filmak emango dituzte, eta ostegunean, berriz, Somalia tóxica. Sarrera doakoa da bi egunetan.