Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute Paco Buenoko boxeolariek
Gipuzkoako Boxeo Txapelketarako sailkatu dira Errenteria-Oreretako Paco Bueno gimnasioko lau boxeolari, eta larunbat honetan jokoan izango dute Euskadiko txapelketarako sailkapena. Jon Nagore, Moha, Vladimir eta Ander. Txapelketa Anoetako gimnasioan jokatu da, eta Paco Buenotik joango diren lau boxeolaritatik hiru pasatzea espero du bere prestatzaileak, Alfonso Gonzalez Zamorita-k.