Gazte bat atxilotu dute Errenteriako etxeetan lapurtzea egotzita
Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu zuen larunbatean Errenteria-Oreretan herriko zein Tolosako hemezortzi etxetan lapurtzea leporatuta: hamalau Errenteria-Oreretan, eta lau Tolosan. Gazteari etxean bizi zirenak barruan zirela lapurtzea egotzi diote. Ustez lapurretak azken lau hilabeteetan egin ditu Alaberga, Beraun eta Kaputxinoetan, eta Segurtasun Departamenduaren arabera, txartel bat erabiltzen zuen atea irekitzeko. Ateko sarrailak buelta bikoitza emana ez edukitzea baliatzen zuela ere esan du departamenduak. Gaineratu duenez, bakarrik egiten zituen lapurretak, eta ostiraletik larunbaterako gauean.
Hala nola, mugikorrak, ordenagailu eramangarriak, dirua, bitxiak eta beste objektu batzuk lapurtu zituen ustez mutilak.
Guardiako epaitegira eraman zuten mutila atxilotutakoan, eta behin-behineko neurriak jarri zizkiotela jakinarazi du Segurtasun Departamenduak, epaitegietara aldian-aldian joatea.