Hendaiako Kultur Sasoiaren eta Baiona, Arte eta Historia hiriaren barruan, “frantses musika” omenduko dute Hendaiako San Bixente elizan egingo dute emanaldian. Hilaren 28an, osteguna, izango da, 20:30etik aurrera.
“Bere melodien fintasuna, bere erritmikoaren bizkortasuna eta bere koloreen aberastasuna” omenduko dituzte, Faure, Ravel eta Debussy konposatzaileen musikaren bidez. “Haien obretan XVIII. mendeko konposatzaileei ohore egiten diete; adibidez, Ravelen
Le tombeau de Couperin, edo Haydnen sinfoniak diskretuki agurtzen dituen Poulencen sinfonia bakarra”, adierazi dute herriko etxetik.
Dantzak ere izango du tokia hilaren 28ko emanaldian, Faureren
Masque eta Bergamasques orkestrarako segidarekin edo Debussyren Sarabandarekin. Benjamin Levy orkestra zuzendariak hartuko du emanaldiaren batuta.
Toki kopurua mugatua da, hortaz, alde aurretik erreserba egitea aholkatu du herriko etxeak. Horretarako, 05.59.48.30.49 telefono zenbakira deitu behar da. Txartelak 12 euro balio du eta txartel murriztuak 5 euro (ikuskizuna Hendaiako Kultur Sasoian sartzen da). Kontserbatorioko ikasleentzat sarrera dohainik da.
Internet bidez ere eros daitezke:
www.ticketnet.fr eta
www.fnac.com webguneetan.