Eider Rodriguezen 'Katu jendea'-ren itzulpena kaleratu du Etxepare Institutuak
Eider Rodriguez idazle errenteriarraren Katu jendea ipuin bildumaren itzulpena argitaratu du Etxepare Institutuak. Zehazki, Euskal Sortzaileak bildumaren barruan kaleratu du, eta alemanera, frantsesera eta nederlanderara itzuli dute lan hori. Itzulpen horiek EIZIEk 2012ko urrian, institutuaren babesarekin eta Paueko UPPArekin lankidetzan Idazlea itzultzaileen lantegian ekimenaren emaitza direla jakinarazi du Etxepare Institutuak.
Institutu hori euskara eta euskal kultura mundu osoan zehar zabaltzeaz arduratzen da.