Blaiako udal horma hilobitan dauden gorpuzkiak hobitik aterako dituzte
2005eko martxoaren 11tik 2005eko abuztuaren 5a bitarte hil ziren pertsonen gorpuzkiak hobitik aterako dituztela jakinarazi du Irungo Udalak. Blaia hilerrian egingo dute exhumatzea, udal horma hilobietan daudenak, hain zuzen.
Errautsak, kolunbarioak, kaxak… errekuperatu nahi dituztenek aurretik eskatu behar dituzte. Horretarako, Blaiako bulegora jo behar da, hilerrira bertara joan (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara) edota 943 63 48 08 telefono zenbakira deitu behar da martxoaren 30a baino lehen.