Zelai madarikatuan berdinketa lortu du Oiartzunek
San Juanen kontra 1-1 egin du Emakumeen Bigarren Mailako Oiartzunek asteburuan. Berdinketa izan arren, emaitza ona da. Izan ere, zelai hori madarikatua izan da historikoki oiartzuarrentzat.
Hasieratik, San Juan indartsu atera zen zelaira, oiartzuarrek bertan izan dituzten arazoen jakitun. Gainera, gola sartu zuen etxeko taldeak, eta oiartzuarrek korrontearen kontra arraun egin behar izan zuten. Bazirudien partida horrela bukatuko zela, baina Jone Briñasen golari esker berdinketa lortu zuten.
Taularen erdialdean dago Oiartzun; zazpigarren postuan, 34 punturekin.