Inauteriak ospatzen ari dira Hendaian. Horren harira, zanpantzar epaitu eta erre dute arratsaldean. Hauek dira epaiketan eman dituzten arrazoiak:
Azkenean harrapatu zaitugu, zanpantzar ustel hori. Amaitu dira zure egite guziak, eta Loiako itsas-belarren erara ezarriko zaitugu… irakite labur batean, hautsetan, zartainan, labean… idei bikaina, ez? Zanpantzar itsas-belarrez hornitua… mmmmm!!!! Ulertuko duzu orain zergaitik galdegiten dugun janari-denda sozial bat, hotel soziala ere, gaizki dauden gure herritar direnentzako sustengu dena eta zergaitik dugun galdegin ere CAF itzultzeko herrira. Eta urteak dira gela haundi bat agindu zenigula, besten gela bat, baina merkatu zaharra berritu diguzu… fitxik baino hobe… baina besterik ez! Baina zuk ahantzi arren guk ez dugu ahantzi zanpantzar. Zer gertatu da? Hendaiako iturkinak bahitu dituzu, edo… Oraino ez bait ditugu komunak merkatu zaharrean… Ageri da ez zarela emazteki bat. Urrun, urrun zanpantzar eta joan zitez komunetara!!!
Aiaiaiiiii… zanpantzar… zein ongi iraganen duzun. Datorren urtean hauteskundean, eta ez dira faltako alde batetik bestera ariko direnak, etiketa dutenak, etiketa gabeak eta etiketa aldatze jokoan adituak direnak… ez dakit zein asmorekin, baina… ikusiko zer emaiten duen guzi honek. Bitartean, zanpantzar, askiiiii…. kalapita guttiago munta eta utz bakean Hendaia… ez gaude aurka, baina dimisio eta guzi. Ez al da soberako kondua?… Horrelakoekin haur aunitz geda daitezke teilaturik gabe… ea fite fite datorkigun ikastola berria. Kasu eman zanpantzar, herria karriketan da eta ez dugu zernahi egiten utzikooo… kasu kasu ikastola kexu!
Euria alde guzietarik gelditu gabe eta horrela egon izan gira Bixintxoetan. Zaldiko-maldikoen jabeak, eginiko euriarekin, erabat erdoiturik egon dira eta kioskoa berriro zutik ezartzea nahiko zaila horrelako uholdeekin. Ateen arrantza bakarrik izan dugu iraun duenik. Zanpantzar, serioski hasi beharko zira aztertzen aspaldidanik galdegiten ari garena Bixintxo gure patroien bestak berriro irailera mugitzeko, lehen bezala… Arrantzaleek lortu zuten bai, Bixintxoak urtarrilera mugitzea bertan egon nahi bait zuten, baina egun zanpantzar madarikatua, non daude arrantzaleak? Guzi hau deuseztatzen ere lortu duzu… Bixintxoak irailean eta ez ezazu erran Manuel Vallsek ez dizula uzten.
Zanpantzan, animaleko Itsas-Bulebarra egin duzu, guztiz berria, baina zauriak eragiten dituen harritxoekin eta goizeko 10:00ak bitarte ibiltzen ez diren oinetako-iturriekin. Goizetan goiz ibiltzen diren Hendaiarren kakinarazteaz hobedun egiten dizut zeure ur mozketa horiekin, eta guzia aurrezteko xedearekin 3,5 milioi euro gastatu ondoren.
Eta animazioa ez da batere erraza. Kontzertutxo baten antolatzea hondartzako ostatuetan kasik, kasik gauza debekatua. Zergaitik? Musikak, musika oro, melodi guziak arrabotsarekin nahasten dute. Dei simple baten egiteak aski da tankerako ekintza baten debekatzeko… beraz… ostatuak eskpao egiten dute. Ez dute Sol gakoa ezartzen, baina bai gakoak ate azpian. Eta gure merkatariak zanpantzar? Izutzen dituzu? Denak ixten ari dira eta gure hiri erdia uztutzen ari da! Aski da “bon coin”-eri begira baten botatzea. Hendaia ongi ordezkatua da salmentan dauden saltoki, ostatu eta abarrekin. Zanpantzar hobedun egiten zaitut bezeroen izutzeaz eta beste nonbaiten erosketak egitera kondenatzen zaitut gure merkatariak bakean utziz. Fitxik ez duzunez maite, ez musika ezta ere gure merkatariak… kanporat!
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.