Pelotadenda Sarietako partida bat Hendaian jokatuko dute
Igandean jarriko da martxan Emakumeen Gomazko Paletako Pelotadenda Saria, Tolosako Beotibarren, baina lau jardunaldi horietako bat, bigarrena, hain zuzen, Hendaiako Beltzenian jokatuko dute, hilaren 24ean (igandea), 11:00etan. Partida horretan Susana Muneta-Amaya Serre Amaia Etxeleku-Nagore Arozenaren kontra ariko dira, eta Beatriz Andueza-Maider Mendizabal Amaia Irazustabarren-Maite Ruiz de Larramendiren kontra.
Hurrengo partida Iruñeako Labriten izango da, eta finala, berriz, Hernanin, martxoaren 10ean.
Lehiaketa Hernaniko Pelotadenda kirol dendak antolatu du, eta Euskal Herriko pilotari onenak biltzen ditu, eta era berean, baita mundu mailakoak ere: Mendizabal, Arozena, Ruiz de Larramendi, Muneta, Etxeleku eta Serre.