Norabide guztiak kanpainan parte hartu du Irungo ikasleek
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako antzerki saio batzuk antolatu ditu, mugikortasun seguruaren inguruan hausnarketa egitera bultzatzeko. Norabide guztiak izena du kanpainak.
Honela azaldu ditu Jaurlaritzak saioen nondik norakoak: “Norabide guztiak antzerki-foruma da, antzezkizun pedagogikoa; balio etikoak sustatzen ditu eta ikusleek parte hartzen dute bertan. Jokaera arriskutsuak dira gai nagusia eta mugikortasun seguruaren esparruan agertu ohi diren arazoak plazaratzen ditu, hausnarketa egitera bultzatzeko”.
Irungo ikastetxeetan, astelehenetik aurrera eskainiko dituzte emanaldiak.