Merkatuan lapurtzeagatik gizon bat atxilotu dute Irunen
Herenegun arratsean, 33 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak, merkatuko bi postutan lapurtzea leporatuta.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ostegun gaueko 23:30ak aldera, merkatuko segurtasun zaintzaileak gizon bat ikusi zuen postuetako bateko kutxa gotorrarekin. Iturri beraren arabera, segurtasun zaintzailea ikustean, mutilak kutxa lurrera bota zuen eta ihes egiten saiatu zen. Baina segurtasun langileak harrapatu egin zuen.
Ertzaintza iritsi zen gero, eta bi postutan lapurtu zuela frogatu zuen, Herrizaingo Sailak zehaztu duenez. Ustezko lapurra atxilotu egin zuten, indarrez lapurtzea leporatuta. Atzo arratsaldean epailearen aurrera eramatekoak ziren.