Lezoko jai batzordea elkartuko da asteartean
Mendekosteerako geroz eta gutxiago falta da, eta herriko lehenengo jaiak prestatzen hasteko garaia heldu zaio Lezoko jai batzordeari. Lehen bilera, hain zuzen, asteartean egingo du 19:30ean, pleno aretoan. Mendekosteak prestatzen hasteaz aparte, inauterien balantzea egingo dute. Herriko eragile guztiak deitu dituzte bilera horretan parte hartzera.