Txutxi Ariznabarreta Wert ministroari gutuna bidaltzen
Ostegunean,
Independentzia prozesuak Europan izeneko hitzaldia emango dute, 19:30ean, Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Bertan, Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Eskoziako independentzia prozesuak landuko dituzte, Txutxi Ariznabarreta Independistak sareko bozeramaileak, Txente Rekondo nazioarteko adituak, Ferran Espada
El Punt egunkariko zuzendari erantsiak eta analista politikoak.
Era berean, Independentistak sareak Sariberdea 2012 Wert ministroari eman diola jakinarazi du. Urtean “independentziaren arerioen artean independentziaren alde gehien egin duena” saritzen du sareak.