Irungo Udalak urtero antolatzen du Haur bat, zuhaitz bat ekimena, 2004tik. Aurtengoa, 2012an jaiotako haurren gurasoei zuzendutakoa da, eta ingurune berri batean egingo dute. 2011 arte, San Martzialeko zelaian egiten zuten zuhaitz landaketa. Iaz, Erlaitz inguruan egin zuten. Aurten, berriz, Ibarlako Siutz muinoan egingo dute.
Martxoaren 16an landatuko dituzte zuhaitzak eta ekimenean parte hartzeko izena emateko azken eguna gaur da. Parte hartu nah idutenek, 010 telefono zenbakira dei dezakete, edo
www.irun.org webgunean sartu. Haurra jaio bezain laster izena eman zutenek, ez dute berriro eman behar. Udalak jakinarazi du, dagoeneko hainbatek eman dutela izena: “Kopuru polita dago apuntatuta”.
2004tik, 3.210 zuhaitz landatu dituzte. Aurten 2012an jaiotako 350 haurren gurasoek parte hartzea espero dute. Iaz landatu zituzten gehien: 434 arbola.