29 urteko mutil bat atxilotu dute Irunen, erabilerarik ez duen pabilioi batean aluminioa eta kobrea lapurtzea leporatuta.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak pabilioiaren barruan atzeman zuen mutila, bizilagun batek soinuak entzun eta deitu egin zielako. Orga batean kable guztiak eramatekotan zen. Iturri beraren arabera, ustezko lapurrak gainera, kalteak eragin zituen instalazio elektrikoan. Bertan atxilotu zuten.