Atzo, San Marko Mankomunitateko batzarrak, San Marko zabortegia behin betiko ixtea onartu zuen. Hala, erabaki hori eta eman beharreko pausoak azaltzeko agerraldia egin dute gaur Denis Itxaso mankomunitateko presidenteak, eta Mikel Pagola eta Ramon Gomez San Marko Mankomunitatearen batzarreko kideek, zabortegian bertan. Mankomunitateak, zehazki, itxieraren bigarren faseari dagokion itxiera eta zigilatze proiektua onartu du.
Goizeko agerraldia
San Marko ixteko lanak 2004an itxi zituzten, eta urte hartako azaroaren 18an, zaborrez betetako eremuak berreskuratzeko eta ixteko lanak egiten hasi ziren (lehen faseko lanak). Horrez gain, euste-horma berri bat egin zuten zabortegiaren oinean. 18 hilabeteko lanak izan ziren.
2007an, transferentzia instalazioa eraiki zuten. Mankomunitateak jakinarazi duenez, “trinkotze sistema baten bidez, zaborren bolumena murrizteko aukera izateko”. Izan ere, zabortegian zabor gehiago ez botatzeko asmoa zegoen.
2008an, zaborrak botatzeari utzi zitzaion. Orduan egin zuten itxiera ekitaldia.
Zaborrak han biltzeari utzita, lehen fase hartan irazgaiztu (inpermeabilizatu) ezi ziren eremuak berreskuratzea eta ixtea da bigarren fasearen helburua. Lan horiek lau bat hilabetetan esleitzea da asmoa, eta lanak lehenbailehen hastea.
Lanak egiteko, hiru eremu zehaztu dituzte: A eremua, putzuetako hegalean irazgaiztea falta den eremua da. B eremua, transferentzia instalazioaren parean dagoen belardia da. Eta C eremua, zabortegiaren erdialdea eta beheko aldea.
Epeak ere zehaztuta daude. Bigarren faseko lehenengo azpifasean, 10 hilabete eta erdian, hondakinak mugituko dituzte, drainatze perimetralak eraikiko dituzte… Lehen azpifaseak, usain txarra dela-eta trabak sortuko dituela ohartarazi du mankomunitateak. Traba horiek ahalik eta txikienak izateko neurriak hartu dituztela ere jakinarazi du. Bigarren azpifasea 5 urtekoa izango da. C eremuko asentatzeen segimendua egingo dute. Eta hirugarren azpifasean, beste 10 hilabete eta erdian, lurra botako dute, iragazgaitzi egingo dute, estaldura geruza zabaldu…
Lanak bukatuta, kokaleku horretan, zabortegiak sortutako lixibiatuen tratamendurako eta biogasaren tratamendurako instalazioak egongo dira bertan. Eta itxi osteko ingurumen-kontrolerako 30 urteko epea hasiko da.
Obren ondorengoaZabortegia guztiz itxi ondoren, erabilera publikoa bertako arriskuen araberakoa izango da: “Erabilera publikoko eremuak eta erabilera publikokoak ez direnak mugatu egin beharko dira”. Itxasok jakinarazi du, parkea egitea litzatekeela asmoa.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.