Iberiaren grebagatik, hainbat hegaldi bertan behera Hondarribian
Iberiako langileek greba egingo dute datorren astean, eta horrek eragina izango du Hondarribiko aireportuan, Air Nostrumen hainbat hegaldi —Iberia taldeko konpainia da Air Nostrum— bertan behera geldituko direlako. Gipuzkoako aireportura iritsi, edo bertatik aterako diren lau hegaldi ez dira izango aireportuan. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean, zehazki, 16:00etan eta 20:35an Madrilera ateratzekoak ziren hegazkinak ez dira aterako, eta 15:30ean nahiz 20:00etan iristekoak zirenak ere ez dira lurreratuko.
Ostegunean hegaldi bakarrean izango du eragina grebak, Madrildik 21:15erako iristekoa zen hegazkinean. Ostiralean, berriz, eguneko lehen hegazkina (07:30etakoa) ez da irtengo, ezta 16:00etakoa nahiz 17:30ekoa ere. 15:30erako eta 17:00etarako iristekoak zirenak Madrilen geldituko dira.
Datorren asteko bost eguneko grebaz gain, martxoaren 4tikm 8ra, eta 18tik 22ra ere greba egingo dute konpainiako langileek, “berregituraketa planaren kontra.