Gaur, bihar eta etzi egingo dituzte Trintxerpen Inauteriak. Ohikoak baino astebete beranduago iritsi dira, ohikoa denez, eta egitarau mardula antolatu du Pasaiako barrutiko jai batzordeak. Karmengo Ama Herri Ikastetxeko haurrak jada herritik
desfilea egiten ari dira, baina gauza gehiago daude. Honakoak dira.
GAUR (ostirala)
- 15:30ean, Karmengo Amako konpartsaren irteera ikastetxetik.
- 17:30ean, erraldoi eta buruhandiak.
- 18:00etan, haurrentzako jolasak Gudarien Enparantzan, Bovedak antolatua.
- 21:30ean, konpartsen aurkezpena pilotalekuan, Momo Jainkoen gidaritzapean.
BIHAR (larunbata)
- 16:30ean, konpartsen eta karrozen desfilea, honako taldeekin: Zuhaitzak, Boveda, Fama, Alegria de Alza, Santa Barbara, Gurea, Trumoiak, Lagun Artea, Thamessis, Alaia, Odissey, Eureka, Kaos, Toxic, APA Telleri, Furius, Tantai Loiola, Aitor ikastola, Txingor, Bosko Zuhaitz, Intxaur Txiki, Show Time eta Txassis.
- 21:30ean, Inauterietako haurren eta gazteen afaria Karmengo Ama ikastetxearen gimnasioan.
- 23:00etan, Batukada Azkuenetik.
- 01:00-03:00, mozorroen lehiaketa tabernaz taberna, honako partaideekin: Xapi, Tximua, Eguzki, Doble M eta Bodeguilla Donostiarra.
ETZI (igandea)
- 12:00etan, konpartsen eta karrozen desfilea, honako taldeekin: Show Time, Txassis, Boveda, Fama, Thamessis, Mystic eta Proisa.
- 19:00etan, Errenteria-Oreretako Amulleta danborraren kofradiako desfilea alkateordetzatik aterako da.
- 19:00etan, haurren eta helduen mozorroen lehiaketako sarien banaketa.
- 19:30ean, bakailaoaren ehorzketa, Azkuenetik portura. Han pantalanera botako dute.